Arreta integrala pertsona nagusiei

San Martin egoitzak eskaintza integral egokitu bat eskaintzeko filosofia dauka. Horregatik, erronka honi aurre egiteko dinamika berriak martxan jarri ditu, eta horretarako, komunikazioa hobetzea du helburu. Ez bakarrik langileen arteko komunikazioa, baita egoiliarren eta familiakoen artekoa, eta Azpeitiko herriarekikoa.

Ulertzen dugu ezinbestekoa dela pertsona baten tratamenduan parte hartzen duten eragile orok helburuak ulertzea. Nagusiki, egoitzak ezartzen dituen artatze helburuak; horrela, lankidetza sustatu eta eraginkortasun eta kalitate hobea lortzeko. Horretarako pertsonan oinarritutako metodologia erabiliko dugu.

San Martin egoitza fundaioko zentru gerontologikoak honako zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Asistentziakoa
  • Osasunekoa
  • Psikosoziala
  • Espirituala

Eta horretaz gain, zerbitzu gehigarriak ere eskaintzen ditugu:

  • Ileapaindegia
  • Podologia
  • Beilatokia
  • Boluntariotza

 

Informazio gehiago hemen